Friday, December 23, 2005

Hegal egiten

Neukan guzti zen amets bat
Amets baaaaat...
beti egoten nintzen
haren bisitan zai
haren bisitan zai




Ene amak euria
eta baso ilunak
seinalatzen zizkidanez
ez dira etorriko inoiz
etzazu holako ametsik egin

Mantxo zihun
denbora niretzat
lehioan jarrita
euriari begira
eta jendeak zion
mutil horrek
amets bat bakarrik dauka


Baina egun batez
esnatzerakoan
txantxangorri bat
ikusi nuen gelan
eta gero beste bat, eta beste bat
inguratuta negoen...


Orain herritik
mutil bat falta da
ez dago inor
bere etxeko lehioan
baso ilunetan
dabil hegaletan
txantxangorriak bezala


Orain ba du
bihotz nimiƱo bat
eta bi hegal
bi hegal euriz bustian
bularra du
gorri kolorekoa eta
txantxangorria da


Txantxangorria naiz
baso ilunetan
bete zait ametsa, hegal egiten


1 Comments:

Anonymous Anonymous said...

Neska honek ez nau asko berotu...

5:42 PM  

Post a Comment

<< Home