Monday, December 19, 2005

Pornoa euskararen alde

Blogari, euskarazko blog zerbitzuan saiatu gara, baina Durangoko Azokaren aurtengo gaiari jarraituz zentsuratu egin dute Lizundia bloga. Beraz, orain atzerritarren eskuetan jarri beharko dugu Euskararen normalkuntzaren bidean zutarria izango den bloga: Lizundia, euskarazko blog pornoa.

Izan ere, aspertu gara entzuten oraingoan euskarak garaiz hartu duela blogen munduak trena eta horrelako txepelkeriak. Interneten pornografiak miloika gune eta blog dituenean, non daude euskarazko gune pornoak? Non blog pornoak euskaraz?

Lizundia euskara salbatzera dator. Lizundia ez du sexua maite, ez ditu titi ederrak maite, ez ditu aluak eta zakilak idoro, baina euskarak behar ditu horiek guztiak, eta euskararen mesedetan hartuko ditu Lizundiak lan nazkagarri hauek.

Eta nahikoa hitz dagoeneko. Perretxikoak Nafarroan bailiran sortu diren testu-blog aspergarri horietako baten antza hartzen ari da hau eta. Hemen argazkiak izango dira nagusi, euskararen aldeko argazki ederrak.

Jarri kaskoa eta has gaitezen lanean!

14 Comments:

Anonymous Anonymous said...

Ikusikoiau nolako argazkik jartzeituken!

7:04 AM  
Anonymous Anonymous said...

Oso ondo, baina ez dut uste arrakasta handirik izango duzunik. Blogetan dabiltzan gehienek lan-ordutan eta bulegotik sartzen dira blogetara, eta inork ez du nahiko lankideek horrelakoetan gabiltzala konturatzea.

3:21 AM  
Anonymous Anonymous said...

Arf!, Arf, Arf! Ooooooooh! Iufiii!
A ze lasaitua!

7:53 AM  
Anonymous Anonymous said...

ba niri oso ideia ona iruditzen zait.
Bazan garaia noizbait euskararen normalkuntza honelako orrietara ere iristeko, ala beti bezain puritano jarraitu behar al dugu?

zorionak ideiagatik eta ideia gauzatzen ari zareten moduagatik.

niri asko gustatzen zaizkit jarri dituzuen argazkiak

9:00 AM  
Anonymous Anonymous said...

Zorionak, Lizundia!

Bestelako orri pornoen aldean honen "euskaltasuna" azpimarratzeko eskatuko nizuke. Eta hemengo modeloak erabilita zaila izango denez, testua sartzeko gomendatuko nizuke. Txantxangorriaren kantuarena bezala-eta.

4:39 AM  
Anonymous Anonymous said...

Aupa Lizundia, bada garaia gu ere normaltasunez murgiltzeko sexu eremuan; Ederto txo!

1:28 PM  
Anonymous Anonymous said...

Testu asko izango du, zuk esan bezala, baina euskal blog honek adibidez, hamaika buelta ematen dizkio zureari: http://zakilatente.blogspot.com

7:27 PM  
Anonymous Anonymous said...

Aupa Lizundia! Zure blog'aren berri eman didate eta segituan etorri naiz bisitatzera. Jarraitu horrela!

Nere blog'eko esteken sailean gehitu zaitut: http://zakilatente.blogspot.com

5:30 PM  
Blogger Lizundia said...

Eskerrikasko denoi zuen ongietorriagatik. Anonimoak dioen bezala zakilatente gunea lizundia baino hobea da, eta oraindik hobeak etorriko direla espero dut. Lizundiak ez du gune porno onena egin nahi. Besterik gabe bere leihoa ireki du. Gustuko baduzue ongi, eta bestela jarraitu bilatzen!

7:26 AM  
Anonymous Anonymous said...

aupa lizundia! Zorionak!Baina...emakumeontzat ez al dago ezer? Ni, titiak eta aluak ikusten aspertuta nago. Emakumeok ez al dugu merezi zerbait diferente? Ea laister heltzen zaigun!

5:55 AM  
Blogger The News in English said...

You are a libertine angel.
Doobeedoobeedo,Lizaundia!
You are an eternal summertime...

2:41 PM  
Blogger The News in English said...

fue de den por el saco al
bise presidente cheney.

2:47 PM  
Anonymous Anonymous said...

a se titi handiak ¬°uffff!

4:34 AM  
Anonymous Anonymous said...

jodido pervertido amargado

11:31 AM  

Post a Comment

<< Home